Euskaraldiari amaiera emateko festa egin dute Seguran
Bihar amaituko da Euskaraldia; Seguran, berriz, gaur ospatu dute ekitaldiari amaiera emateko festa. Badakink lehiaketaren sari banaketa ere egin dute. Estitxu Telleriak lortu du aurtengo saria. Lehiaketan 29 pertsonek parte hartu dute: Segurari eta bertako euskarari buruzko galdera batzuk erantzutea zen erronka.
Horretaz gain, kantu pintxo-poteoa ere egin dute: koruko abeslariek eta musikariek herriko kaleak girotu dituzte.