Eliteko Pala Txapelketa jokatuko dute Olaberrian palari profesionalek eta amateurrek. Finalaurrekoak ostegun-ostiralean dira, finalak zapatuan. Kadeteak ere bai aurten

Olaberriko Pilota Taldeak V. Eliteko Pala Txapelketa antolatu du. Aurreko lau ekitaldietan bezala, pilotari gorenak gonbidatuko dituzte, eta maila handiko partidak ikusteko modua izango da Olaberriko udal pilotalekuan. Sarrera doan izango da.
Ohi bezala, finalaurrekoak eta finalak izango ditu lehiaketak. Etzi eta ostiralean, 16:30ean hasita jokatuko dituzte aurrekoak. Hamasei pilotari eta sei partida izango dira guztira, hiruna egun bakoitzean. Pala motzez eta paleta larruz ariko dira.
Beste behin, Olaberrian jokatzen ikusi ahalko dira Emiliano Skufca argentinarra, Carlos Baeza espainiarra, edo Euskal Herriko bost herrialdetako pilotariak. Beñat Ibarguren eta Azeari Andonegi lazkaotarrak dira aurten Goierriko ordezkariak.
Kadeteak, lehen aldiz
Pala txapelketak harrobiari egin dion lekua da aurtengo berritasuna. Kadete mailako 16 pilotarik azaroan jokatu zituzten final-laurdenak. Finalaurrekoak ostiralean dituzte; finala zapatuan, jaialdiko lehen partida.
Eliteko pala txapelketa
Finalaurrekoak
Osteguna (16:30).
A) Plano-Ramos/B.Ibarguren-Agirre;
B) Baeza-Ibañez/Sanz-Labiano;
C) Berrogi-Ziaurriz/Milhet-Andonegi
Ostirala (16:30).
D) Casteran- Skufca / Zubiri-Mendizabal
E) (kadeteak) Agirre-Naldaiz / Martinez-Ezkerra;
F) (kadeteak) Larrarte-Sanchez /Garrido-Martinez de la Fuente
Finalak
Larunbata, 11:00.
E/F partiden irabazleak
A/B partiden irabazleak
C/D partiden irabazleak