1.070 euro bildu zituzten larunbatean Iparraldeko ikastolen alde
Larunbatean Urretxu eta Zumarragako musika taldeek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertu gogoangarria egin zuten. Sarrerak 5 euro balio zuen eta 1.070 euro bildu ziren. Diru hau Iparraldeko ikastolen federazioari, Seaskari, eman
Larunbatean Urretxu eta Zumarragako musika taldeek Mikel Laboaren oroimenezko kontzertu gogoangarria egin zuten. Sarrerak 5 euro balio zuen eta 1.070 euro bildu ziren. Diru hau Iparraldeko ikastolen federazioari, Seaskari, eman diote. Eltzekondo kolektiboko kideek herrigintzatik euskarazko proiektuak bultzatzen eta behar gorrian dauden elkarteei elkartasuna adierazten jarraituko dutela jakinarazi dute.