Gipuzkoako Bolari Eguna larunbatean Gabirian egingo dute, bi gabiriar omenduz batera
Bolari Eguna Gabirian ospatuko dute, larunbatean, Gipuzkoako bolariek eta tokalariek. Urteko ospakizuna izango da, eta bigarren aldiz egingo dute Gabirian, 2012koaren ondotik.
Ohi bezala, goizean bola eta toka lehiaketak izango dira, Alkainburu bolatokian eta alboan. Izena emateko ordutegia 09:30etik 11:00etara.
Eguerdian meza entzuteko aukera izango da, 12:30ean, eta lagunarteko bazkaria Ostatuan egingo dute, izena emandakoek (14:15). Gero, bi jokalari omenduko dituzte, biak gabiriarrak: Nikolas Igartzabal bolaria eta Felix Maiz tokalari eta bolaria.