Santo Tomas Azoka egin dute Legazpin
Legazpin Santo Tomas Azoka antolatu dute 25. aldiz. Azoka 11:00etan ireki dute, eta hainbat bisitari hurbildu dira bertara. Gaztainak, gazta, barazkiak, ukenduak, taloak eta beste hainbat artisau produktu erosteko aukera izan dute bertan bildu direnek. Gainera, txistorra, taloak edo saskiak egiten ikasteko tailerrak egin dituzte.
Astotxo bat ere ibili da plaza inguruan haurrei txangoak ematen. Horretaz gain, herriko ikastetxeetako gazteak ikasbidaietarako dirua lortzeko postuak jarri dituzte. Dudarik gabe, gabonei hasiera berezia eman diete legazpiarrek.