Made In Urola eskulangile azoka egin dute Zumarragan
Zumarragan Made In Urola eskulangile azoka egin dute: Zumarragako eta eskualdeko artisauak euren produktuak erakusten eta saltzen aritu dira 10:00etatik 15:00ak arte. Azokaren helburua, inguruko artisauen produktuak ezagutzera ematea da,
Zumarragan Made In Urola eskulangile azoka egin dute: Zumarragako eta eskualdeko artisauak euren produktuak erakusten eta saltzen aritu dira 10:00etatik 15:00ak arte. Azokaren helburua, inguruko artisauen produktuak ezagutzera ematea da, baita bertako kontsumo iraunkorra sustatzea ere.
Bertan izan da, esaterako, Josu Maroto marrazkilaria. Bere lanak saltzeko eta ezagutzera emateko eremu aproposa izan da azoka. Urrian Inktober erronkan parte hartu zuen: hilabeteko egun bakoitzean marrazki bat egin zuen. Erronka horretarako sortutako marrazkiak erakutsi ditu.
Artisau produktu bakoitzak bere istorioa du, eta produktu berezi horietako batzuk eskuratzeko zozketa egin dute azokan erosketak egin dituztenen artean.













