Korrika eginez urtea agurtzeko
Zazpi San Silbestre proba jokatuko dira Urte Zahar egunean. Legazpin lehen aldiz egingo dute. Beasaingoa parekidea izango da sari aldetik. UZn bikotekako mistoa
![Beasaingo_44__San_Silbestr](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/12/Beasaingo_44__San_Silbestr.jpg)
PUNTAKO LASTERKARIAK
Goierriko San Silbestre proben artean beteranoena eta lasterketen munduan sona handienetakoa duena da Beasaingo Beti-Bizi elkarteak antolatzen duena. Aurtengoak 45. edizioa du. Lasterketa 12:00etan abiatuko da Gernika pasealekutik, baina partaideek 09:30ak eta 11:30ak ar-tean hartu beharko dituzte txipa eta dortsala udaletxe azpian. Ibilbideak 9,350 kilometro ditu. www.rockthesport.com webgunearen bidez eman daiteke izena, 6 euroan. Aurtengo berritasunik nagusiena sarietan egongo den parekidetasuna izango da, lehen hamabost sailkatuek diru kopuru bera jasoko baitute, gizonetan nahiz emakumezkoetan. Irabazleek 1.200na jasoko dituzte, eta horrek puntako korrikalariak erakarri ohi ditu. Partaide guztien artean G2H Goierriko Bi Handiak eta MMM Marimurumendi probetarako bina dortsal zozkatuko dituzte. Aurretik San Silbestre Txikia ere egingo dute, umeentzat. 10:00etan zabalduko dute izen-ematea, eta 10:30ean hasiko da proba.![LAZKAON_VI__SAN_SILBESTRE_](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/12/LAZKAON_VI__SAN_SILBESTRE_.jpg)
ORDU ERDI AURRERATUTA
Zazpigarren edizioa du aurten Lazkaoko Antzar Korrikalariek antolatutako San Silbestrea-Eñaut Aldanondoko Memoriala probak. Herritar askok parte hartzen dute, eta urtez urte kopuruz hazten ari da nabarmen. Ordutegia ordu erdi bat aurreratuta dator aurten. 11:30ean izango da umeen proba, eta 12:30ean helduena 14 urtetik gorakoak. Bost kilometroko ibilbidea du. Izen-ematea doan da. Aurrez, sailkapenak.com webgunean apunta liteke, abenduaren 30a arte. Dortsalak egun berean jaso behar dira plazan, edo bezperan kiroldegian (11:00-15:00).LEGAZPIN ESTREINEKOA
Legazpin aurreneko aldiz antolatu dute San Silbestre proba. Euskal Herria plazatik abiatuko da lasterketa, 17:00etan. Ibilbidea 4,9 kilometrokoa da. Bakarka nahiz binaka parte har liteke. Lehen hirurek jasoko dituzte sariak, eta mozorro onena ere sarituko dute. Partaideen artean opariak zozkatuko dituzte. Egun berean eman daiteke izena, 15:00etatik 17:00etara bitarte.![San_Silbestre_2017_Legorre](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/12/San_Silbestre_2017_Legorre.jpg)
HERRITARRENTZAT SOILIK
Aldapa Haundi, Bilkoin ea Jota-Kea elkarteek antolatzen duten Legorretako San Silbestre krosa. 36. edizioa du aurtengoa, Beasain eta Ordiziakoaren ondoren beteranoena. 12:00etan hasiko da eta 3,2 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Proba herrikoia da, doakoa, eta legorretarrek bakarrik har dezakete parte.PARTAIDE MUGA JARRITA
Goiz Aterpe elkarteak eta Txindoki Atletismo Taldeak antolatuta, Ordiziako 42. San Silbestre-Txato Caballero Memoriala jokatuko da. Proba guztien artean beranduen jokatzen dena da, 18:00etan hasten baita helduen proba. 6.325 metroko luzera du, zirkuitu bati hiru bira emanda. Oso jendetsua izan ohi da, eta 800 lagunetan jarria duten parte-hartzaile muga. Abenduaren 30erako eman behar da izena. Aurrez umeen probak jokatzen dira, mailaka berezita: 17:00etan benjamin mutilak (372 m, bira 1); 17:05ean benjamin neskak (372 m, bira 1); 17:10ean alebin mutilak (1.116 m, 3 bira); 17:15ean alebin neskak (744m, 2 bira); 17:20ean infantil mutilak (1.488m, 4 bira); eta 17:30 infantil neskak (1.116m, 3 bira).![Zumarragako_San_Silbestrea](http://goierri.hitza.eus/site/files/2018/12/Zumarragako_San_Silbestrea.jpg)