Film emanaldiak eta eskulanak haurrentzat
Urteko lehenengo astean, oporren bigarrenean, Lazkaon haurrentzat film emanaldi bereziak antolatu ditu udalak. Gaur Ploey animaziozko filma ikusi ahalko dute, 17:00etan, Arerian. Bihar, ordu eta leku berean, Robin Hood emango dute. Sarrera euro 1 ordai...
Ormaiztegin, Gabonetako egitarau bereziarekin jarraituz, umeek Zumalakarregi Museoan izango dute gaur-biharretan zer egina. Taloak egiten ikasteko saioa dute gaur, eta bihar txokolatezko turroia egiteko tailerra daukate. Bi ikastaroak 11:00etan. hasiko dira.
Hainbat herritan, bestetik, ludotekak, aisialdi zerbitzuak eta jarduera bereziak ari dira garatzen, aste honetan ere.













