Eguberrietan jada sustrai sakoneko jarduera bihurtu den haurren jolas parkea atzo zabaldu zuten, Legazpiko Urbeltz frontoian eta azokan. 2 urtetik 14ra artekoentzat da.Puzgarriak, eskulan tailerrak, ludoteka, bideojokoak, elbarrituentzat egokitutako tx...
Puzgarriak, eskulan tailerrak, ludoteka, bideojokoak, elbarrituentzat egokitutako txu-txu trena. Gaur goiz eta arratsalde egongo da irekita (10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era), eta bihar goizean bakarrik, 13:30a arte. Saio bakoitzerako sarrerak 2 euro balio du.
21. urtea du Gabonetako haur parkeak Legazpin, aurten. Udalak eta Sorgintxulo aisialdi elkarteak antolatu dute.