Ataunen gaur irekiko dute txotxeko sagardo denboraldia
Ataungo Ergoene auzoan dagoen Urbitarte sagardotegian gaur hasiko da txotxeko garaia. Iluntzean irekiko dituzte upelak. Ohi bezala, giro berezia izango da, hasteko. Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarra eta Euxebio Lasarte
Ataungo Ergoene auzoan dagoen Urbitarte sagardotegian gaur hasiko da txotxeko garaia. Iluntzean irekiko dituzte upelak. Ohi bezala, giro berezia izango da, hasteko. Eneko Dorronsoro trikitilari ataundarra eta Euxebio Lasarte txiste kontalari oriotarra izango dira animatzaile. Gaurko tokia dena beteta dago Urbitarten. Goierriko sagardo denboraldia urtarrilaren 17an aurkeztuko dute, Zerainen.