Goierriko TB-Fundacion Euskadi-Laboral Kutxa taldea aurkeztu da
Izen berriarekin aurkeztu da Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz afizionatuen taldea: Goierriko TB-Fundacion Euskadi-Laboral Kutxa. Goierriko zazpi txirrindulari ariko dira afizionatuen taldean.
Urriaren 17an Goierriko Txirrindularitza Bultzatuz taldeak eta Euskadi Fundazioak bi urteko lankidetza hitzarmena sinatu zuten, eta atzo, Hernaniko Oronan Euskadi Fundazioak egin zuen taldeen aurkezpenean izan zen Goierriko taldea ere. Izen berria izango du aurten: Goierriko TB-Fundacion Euskadi-Laboral Kutxa.
Afizionatuen mailako taldean zazpi goierritar txirrindulari ariko dira otsailaren amaieran hasiko den denboraldian:
- Mikel Paredes lazkaotarra.
- Aitor Garmendia itsasondoarra.
- Jon Arakama zegamarra.
- Aritz Urra lazkaotarra.
- Xabier Berasategi olaberritarra.
- Arkaitz Sukia ordiziarra.
- Mikel Barandiaran ataundarra.