Beasaingo lasterketa guztiak bukatu dituztenei sariak
Gaur eguerdian Beasaingo lasterketa guztiak bukatu dituzten korrikalariei sariak banatu dizkiete. Sarituak Jon Aizpuru, Ander Etxeberria, Iker Urteaga, Ruben Gracia, Andoitz Imaz, Xabier Yurrebaso, Javier Dominguez, Amaia Barandiaran eta Juan Carlos Rodriguez izan dira.
Bederatzi korrikalari beasaindar hauek 2018an Beasainen antolatu ziren sei lasterketak bukatu zituzten: Garingo eta Arriarango mendi lasterketak, herri lasterketa, Ehunmilak probako hiru lasterketetako bat, Usurbera igoera eta San Silbestre lasterketa.
2018an 263 beasaindarrek parte hartu zuten herriko lasterketetan. Horietatik 27 emakumezkoak ziren. Bederatzik sei lasterketak bukatu zituzten, bostek bost, lauk lau, 24k hiru, 32k bi eta 189k bat.
Beasaingo challengearen bosgarren edizioa bihar hasiko da, Garingo mendi lasterketarekin.