Goierriko irakasleek Trans-formatzen jardunaldia egin dute Beasainen
Goierriko 100 irakasle baino gehiagok Trans-formatzen jardunaldian parte hartu dute gaur goizean Beasaingo Igartza jauregian. Jardunaldia irakasleen prestakuntza zerbitzua eskaintzen duen Ordiziako Berritzeguneak, Ekaitz Goikoetxeak eta udalak antolatu dute. Helburua, trans kolektiboaren errealitatea eta egoera bistaratzea eta honen aldeko sentsibilizazioa ikastetxe guztietara zabaltzea izan da.
Bea Sever sexologoak eta Chrysallis EH elkartekoek beraien bizipenak kontatu dituzte. Bestalde, Goikoetxeak hezkuntzarako baliabide praktikoak aurkeztu ditu. Azkenik, Goikoetxeak Garazi Zabaletarekin eta Aitor Lanasekin batera osatutako Trans-formatzen dokumentala ikusi eta landu dute eta Mahaitasunez-Mesame emanaldi berrituaren lagina aurkeztu dute.
Jardunaldi hau Beasaingo Trans Zikloaren barne antolatu dute. Egitaraua Goierriko Zubiak elkarteak, Ekaitz Goikoetxeak eta udalak osatu dute.