Goierriko turismo eskaintza Fitur azokan
Gaur hasiko da Madrilen Fitur turismo azoka entzutetsua. Goiturrek eta Urola Garaiko turismo agentziak eskualdeko eskaintza eraman dute bertara:
Gaur ekingo diote Fitur 2019 Turismoaren Nazioarteko Azokari Madrilen eta beste behin ere, Goierri eta Urola Garaia eskualdeak bertan izango dira, duten turismo eskaintzarekin. Urtarrilaren 27ra arte egongo da azoka.
Hurrengo bost egunetan, Goierrik eta Urola Garaiak, turistak erakartzeko ahaleginean, Fitur turismo azokan presentzia izango dute, Euskadiko stand-aren barruan. Lehenengo egunak profesionalei zuzenduta badaude ere, asteburuan, publiko orokorrarentzat irekiko dituzte ateak.
Aurtengoan, Euskadi hiru sailetan banatu dute: hiriburuak, touring-a eta gastronomia. Goierrik hiru produktuen barnean izango du presentzia: batetik, eta hiriburuen produktuaren barruan, Goierri Donostia Turismoko bazkide izanik, beraien turismo eskaintzaren barruan dago; bestetik, touring-aren barnean, Goierriko jatetxe, alojamendu, museo, errekurtso eta produkto turistiko guztiak ezagutu ahalko dira; azkenik, gastronomiari dagokionez, Goierri Gastronomika egitasmo osoaren informazioa emango da.
Urola Garaia Turismoak, Inaziotar Lurraldea proiektua, Igartubeiti Baserri Museoa edota Burdin Harana nabarmendu nahi ditu, gainontzeko baliabideak ahaztu gabe. Horrez gain, eskualdean ospatzen diren ekintzak eta bestelako informazioa ere eramango ditu.