Segurako plaza ingurua eraberritzen
Segurako herriko plaza, Errebote plaza eta arbolaria birmoldatzeko lanak astelehenean hasi zituen Lurkide enpresak. Errebote plaza eta arbolariaren arteko harrizko pareta botatzen hasi dira hondeamakinak eta eskilara eta aldapen bidez lotuko dituzte bi eremuak. Plazako zati batean, berriz, ikerketa arkeologikoa egiten ari dira. San Joan jaietarako lanak bukatuta egotea aurreikusten dute.