31. San Blas txirrindulari lasterketa egin dute Idiazabalen
Josu Urrestarazu izan da helduen kategoriako garailea. Haurren artean Izar Etxezarretak, Xeber Muruak, Sua Muruak, Unai Aranburuk, Elaia Alberdik eta Ugutz Lasak lortu dute garaipena.
Josu Urrestarazuk irabazi du Idiazabalgo 31. San Blas txirrindulari lasterketa. Bigarren postua Ibai Urkiak lortu du, eta hirugarrena, azkenik, Arkaitz Arceluzek. Lehenengo eta seigarren maila arteko haurrek ere hartu dute parte. Horien artean garaileak Izar Etxezarreta, Xeber Murua, Sua Murua, Unai Aranburu, Elaia Alberdi eta Ugutz Lasa izan dira.
10:30ean hasi dira haurren lasterketak. 11:30ean, aldiz, helduena hasi da. Helduen mailako txirrindulariek zazpi itzuli eman dizkiote zirkuituari, eta guztira 30 kilometro inguru egin dituzte.
– Sailkapen nagusia
1. Josu Urrestarazu
2. Ibai Urkia
3. Arkaitz Arceluz
Mendiko saria:
1. Ander Gorrotxategi
Sprint bereziak:
1. Arkaitz Galparsoro
Ampo saria:
1. Iñaki Etxeberria
Konbatibidadearen saria:
1. Aitor Zuriarrain
Helduenari saria:
1. Xabier Intxausti “Gorri”
Gazteenari saria:
1. Eneko Oliveira
Azkenari saria:
1. Ander Berasategi “Tixio”
– Haurren lasterketetako sailkapena
Lehenengo eta bigarren maila:
Neskak:
1. Izar Etxezarreta
2. June Iparragirre
3. Ane Oiarbide
Mutilak:
1. Xeber Murua
2. Odei Lizaso
3. Ander Garmendia
Hirugarren eta laugarren maila:
Neskak:
1. Sua Murua
2. Garazi Acin
3. Maddi Aranburu
Mutilak:
1. Unai Aranburu
2. Adei Zuriarrain
3. Eñaut Gurrutxaga
Bosgarren eta seigarren maila:
Neskak:
1. Elaia Alberdi
2. Paule Acin
3. Iraia Serrano
Mutilak:
1. Ugutz Lasa
2. Manex Badiola
3. Urko Imaz