Langile lazkaotar bat hil da Zizurkilen, laneko istripuan
Egitura metalikoak egiten dituen enpresa batean gertatu da ezbeharra, 12:40an. Pieza bat gainera erori zaio, lehen zantzuen arabera. 43 urte ditu hildako langileak
Lan istripua gertatu den lantegia // Argazkia: EiTB Zizurkilgo egitura metalikoen enpresa batean gaur eguerdian izan den laneko istripuan Lazkaoko langile bat hil da. Pieza bat gainera erori zaio, eta bertan zendu da. Ezbeharra 12:40an izan da, eta anbulantzia joan denean, langilearen heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin. 43 urteko gizonezkoa da hildakoa.













