Beasaingo hainbat kaletako zuhaitzak aldatzen hasi dira
Lorezaintza zerbitzuaren gomendioei jarraituz, Oriamendi kaleko udareondoak kenduko dituzte. Zenbaki bakoitiak dituzten natarietan zuhaitz berriak landutuko dituzte; bikoitietan berriz, ez dute berririk txertatuko.
Beasaingo lorezaintza lanez arduratzen den enpresaren txostenaren gomendioei jarraituz, eta zuhaitzak landatzeko garaia denez, Oriamendi kalean, 32tik 42ra eta 31tik 41ra dauden udareondo zuhaitzak botatzen hasi dira, gaur goizean. Zenbaki bikoitiak dituzten atarien aldean, ez dituzte berriak landatuko, «espaloia zabalagoa» geratzeko.
Zenbaki bakoitien parean, berriz, Tilia Cordata Grennspire espezieko zuhaitzak landatuko dituzte, «urtero inausiko dira tokiaren arabera formarik onena emanez».
Bestalde, Nafarroa Etorbidean, gingko japoniar espezieko hainbat zuhaitz (emeak) kendu egin dituzte, «emeak izanik ematen zuten fruitua usain txarrekoa izateaz gain, zorua eta ibilgailuak zikintzen» zituztelako. Udalaren esanetan, orain berriak landatuko dituzte, baina arrak.
Azkenik, J. M. Iturriotz kalean, Olaran eraikinaren ondoko etxe berrien aurrean ere zuhaitzak landatuko dituzte.