Iñaki Azurmendik ezin izan du Azpeitiko finalerako txartelik eskuratu
Mikel Larrañaga eta Eneko Otaño izango dira martxoaren 3an Azpeitin jokatuko den finalean. Nerea Sorondo eta Aimar Galarraga ere finalean ariko dira. Igande goizean ETB 1ek Beasaingo saioa eskainiko du.
Loinazko San Martin egunaren barruan herriko kirol jaialdia jokatu da gaur Beasaingo Antzizar Kiroldegian. Binakako Urrezko Aizkolarien txapelketako lehenengo final erdia jokatu dute Iñaki Azurmendik eta Ugaitz Mugertzak, Mikel Larrañagaren eta Eneko Otañoren aurka, Lau proba jokatu eta lau probatako denborak batu ondoren, minutu eta erdiko aldea atera die Larrañagak eta Otañok beasaindarrari eta mutrikuarrari, martxoaren 3an Azpeitian jokatuko den Binakako Aizkolarien finalerako txartela eskuratuz.
Emakumezkoetan, Xanta Sousa aizkolaria azaldu ez denez, Nerea Sorondo beratarrak zuzenean lortu finalerako txartela.
Harri jasotzeak ere izan du lekua Beasaingo herri kirol jaialdian. Aimar Galarraga oriotarra 175 eta 150 kiloko bi harrirekin aritu da. 175 kilokoarekin 9 jasoaldi egin ditu eta 150 kiloko kubikoarekin 7. Galarragak ere ziurtatu du Azpeitiko finalerako lekua.