Izarra Urdalleta da Segurako EH Bilduren alkategaia
Izarra Urdalleta Iraola izango da maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Segurako EH Bilduk aurkeztuko duen alkategaia. Horrela berretsi zuen ostegunean EH Bilduren batzarrak. Zuzenbidean lizentziaduna da Urdalleta eta gaur egun Ardixarra turismo bulegoko langilea da. 43 urte ditu.
EH Bilduren prozesua
Eñaut Telleria gaur egungo alkateak adierazi duenez, urtarrilean Segurako etxe guztietara galdetegia bidali zuten 4 urteotako balorazioa eskatzeko, datorren agintaldirako proposamenak jasotzeko eta alkategaien eta zinegotzigaien izen proposamenak egiteko. Guztira 100 inkesta jaso dituzte eta oso balorazio positiboa egiten dutela dio Telleriak. Horrekin batera, 17 izen proposatu dituzte alkategai izateko eta 75 izen zinegotzi izateko. Behin alkategaia erabakita, orain gainerako hautagai zerrenda osatzeko lanean ari dira.