Aldundiko ordezkariek Goierri Valley ezagutu dute
Denis Itxaso Diputatu Nagusiordea eta Jose Inazio Asensio Ingurumen Diputatua Goierrin izan dira egunotan, Goierri Valley enpresa sarea bertatik bertara ezagutzen.
Itxasoren ustez, «eskualdearen izaeraren eredu» da Goierri Valley. «Lankidetzatik abiatuta, nazioarteko merkatuen erronkei aurre egiten diete, eta berrikuntza eta lankidetza erabiltzen dituzte lehiakorrak izateko».
Gainera, «mundu globalean, enpresen arteko lankidetza eta lankidetza publiko-pribatua oinarrizkoak» direla, eta «bizirauteko ez ezik, munduko punta-puntako enpresak izateko eta eredu hori beste bailara eta eskualdeetara esportatu» daitekeela ere azaldu du Itxasok.