2019/2/6

Ion Izagirrek gaur ekingo dio denboraldiari, Valentziako Voltan

Astana taldean ondo egokitu dela dio Ormaiztegiko anaietan gazteenak. Iaz garaipenen bat falta izan zitzaiola dio, eta aurten bi eskuak jasotzea izango du helburu.

Txirbil, egur artisautzatik harago

Legazpiko Txirbil tailla elkarteak erakusketa ireki du kultur etxean. San Inazio auzoan dute taillera. Han, tailla langintzatik harago doan lagun talde eredugarria elkartzen da.

Urretxuar bat zazpi Goya sari irabazi dituen pelikulan

Chema Tena aktore urretxuarrak Goya gehien jaso dituen pelikulan parte hartu du: Rodrigo Sorogoyen zuzendariaren ‘El reino’. Ustelkeriari buruzko film honetan agerpen txiki baina garrantzitsu bat du.

Javier Alberdi (Kantaka abesbatzaren zuzendaria)

«Haur koru batekin Kantakaren harrobia sortzea da orain erronka»

Lazkaoko Kantakaren zuzendaritza 2015ean hartu zuen Javier Alberdik (Donostia, 1964). Gustura ari da, proiektu handiagoen aukerarekin. Gazteei dei egin die, beharra dago eta.

Itxaropen eta Aizkorri lotuko dituen igogailua hizpide Agenda 21 foroan

Legazpiko Agenda 21 Foroa bihar elkartuko da udaletxean. Igogailua egiteko dauden bi aukerei buruz mintzatuko dira. Aldeko eta kontrako puntuak aztertuko dituzte

Eñaut Elorrietak kontzertua eskainiko du Lazkaon, hari boskotearekin

Kaabestri String Ensemble hari-instrumentuen boskotearekin ariko da Elorrieta, larunbatean. Sarrerak salgai daude, 12 euroan, udaletxean.

Bilbon, Madrilen eta Saudi Arabian mantentze kontratu bana lortu du CAFek

Renfe konpainiarekin, Bilboko Metroarekin eta Saudi Arabiako SRO eta SAR enpresekin lotu ditu CAFek tren unitateak mantentzeko lanen kontratuak.

Ataungo kartelen erakusketa gaur zabalduko dute, udaletxean

Pasa den urtean zehar herrian antolatutako ekitaldien kartelak bildu eta ikusgai jarri dituzte, bosgarren urtez. Ostiralera arte bisitatu daiteke.

Altamirako belarra berrituko dute ligako atsedenaldian

Ordiziako udalbatzak urgentziaz onartu du Altamirako zelaia aldatzea. Errugbiko federazioak ultimatuma bota du eta ondoriak mahai gainean jarri ditu

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa