Irribarreak marrazteko dantza, musika eta giro ona
Aizkorri mendizale elkarteko kideak, Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta udal txistulariak bildu dira Arangoiti egoitzako adineko pertsonei bisita egiteko.
Arangoiti adinekoen egoitzara bisita egin dute Aizkorri mendizale elkarteko kideek. Mendizale elkartekoei batu zaizkie Aurtzaka dantza taldeko haurrak eta udal txistulariak. Parte hartzaile guztien helburua bera izan da: Arangoiti egoitzako adineko pertsonen aurpegietan irribarreak marraztea. Errutina hausteko modu paregabea izan da Arangoiti egoitzakoentzat gaur arratsaldean jaso duten bisita.
Aizkorri elkarteko kideak, Aurtzakako dantzariak eta udal txistulariak Usurbe Antzokiaren atarian bildu dira 16:30ean, eta kalejiran igo dira adinekoen egoitzara. Bertan dantzan aritu ostean merienda goxoa egin dute denen artean.