Gorka Izagirrek Proventzako itzulian hasiko du kirol urtea
Ion Izagirrek Valentzian lortutako garaipenarekin hasi du denboraldia, eta Gorka anaiak, aste honetan bertan ekingo dio. Urtarrilean Ormaiztegiko ziklo-kros proban kolpea hartu eta gero, denboraldi hasiera atzeratu beharko zuela zirudien, baina azkar errekuperatu da eta azkenean, astebeteko aldearekin hasiko dute kirol urtea bi anaiek.
Astana taldeak jakinarazi duenez, Proventzako Itzulira bidaliko duen seikotean izango da Gorka Izagirre. Harekin batera, Dmitry Gruzdev, Andrey Zeits, Daniil Fominykh, Laurens de Vreese eta Jonas Gregaard. Lau etapako lasterketa izango da; ostegunean hasi eta igandean bukatuko da.