Oscar Valbuena izango da PSE-EEko Legazpiko alkategaia
Legazpiko sozialisten bozeramailea da udalbatzarrean, ostiralean aurkeztuko dute alkategaia Txillida Lantoki Museoan
PSE-EE alderdiak ostiralean Oscar Valbuena Legazpiko alkategaiaren aurkezpena egingo du. Ekitaldia Txillida Lantoki Museoan izango da 13:00etan eta bertan Denis Itxaso Kultur, Turismo, Gazteri eta Kirol Diputatua egongo da. Valbuena, gaur-gaurkoz, alderdi sozialistaren zinegotzia eta bozeramailea da Legazpiko udalbatzarrean.