Eski irteera eta kontzertuak antolatu dituzte Legazpiko Gaztetxean
Asteburuan Baqueira-Bereteko eski estaziora doaz eta larunbat gauean kontzertuak daude
Legazpiko Gaztetxean eski irteera antolatu dute astebururako. Baqueira-Beret eski estaziora joango dira, Leridan (Katalunia). Bestetik, larunbatean iluntzean kontzertuak izango dira Gaztetxean 23:30ean hasita. Honako taldeek joko dute: Tokan 2 La Polla eta Acera Rock.