Ordiziako osasun zentroko langileek eta herritarrek lehen arreta ontzea eskatu dute
Elkarretaratzea egin dute gaur, Ordiziako osasun zentroaren kanpoko aldean. Langileak eta herritar ugari elkartu dira “zerbitzu hobeago bat ematearen alde”. Gainontzeko herrietan ostiraletan biltzen ari badira ere, asteazkena, Ordizian azoka eguna izanda, arazoa kalera ateratzeko egun aproposena dela uste dute.
Badira bi hilabete anbulatorio eta osasun zentroetako langileek protestak hasi zituztela eta hala jarraituko dute haien eskaerei irtenbiderik bilatzen ez dioten bitartean. Herritarrei behar bezalako arreta emateko denbora gehiago, ordezkapenak egiteko pertsonal nahikoa eta lehen arretan gastua ez murriztea dituzten eskerak, besteak beste. Helburua, herritarrei ematen dieten zerbitzua kalitatezkoa izatea da.