Tailerra eta hitzaldia antolatu ditu DYAk Ordizian
Ongizatea eta osasuna sustatzeko egiten duten lanaren barruan, DYAko irakaskuntza eskolak pertsona ororentzat irekiak diren hainbat jarduera antiolatu ditu otsailerako, eta izen-emate epeak irekita daude.
Batetik, bihotz-biriketako suspertze tailerra antolatu dute. Familian egiteko jarduera da, eta etxeko txikienek sei urtetik aurrera izan beharko dituzte. Gehienez hiru haurrek parte hartu ahalko dute familia bakoitzeko. 17 urtetik gorakoek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Otsailaren 23an izango da hitzordua, 11:00etatik 13:00etara Ordiziako udaletxeko areto nagusian.
Lehen sorospenen hitzaldia
Otsailaren 26rako hitzaldia antolatu dute. Landuko duten gaia larrialdien eta istripuen aurrean zer egin eta zer ez egin izango da. Itolarrien, zaurien, traumatismoen, erreduren eta bestelako egoera batzuen aurrean nola jokatu behar den ikasi ahalko da.
Lekua mugatua denez, aldez aurretik izena ematea komeni da. Horretarako, 943 46 46 22 telefonora deitu beharko da.