Arriarango elkartea bete egin da, beste behin ere, Goiztiri AEKren talo ikastaroan
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, urteroko talo ikastaroa egin zuten atzo, Arriarango Intxaurpe elkartean. Harrera bikaina duen ekitaldia da, eta hala erakutsi dute, aurten ere, elkartea goraino bete duten haur, gazte eta helduek. Segurako talogileak izan zituzten gidari, eta taloak jotzen eta egiten ikasteaz gain, afari ederra ere egin zuten bertan elkartu zirenek.