CAFek 500 milioi euroko beste kontratu bat sinatu du Australian
Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko trenen flota berria hornitzeko eta 15 urtez mantentzeko kontratua sinatu du CAFek.
CAF enpresak Transport for New South Waleskin, Pacific Partnershipekin eta DIF Infraestructure Vekin batera osatutako Momentum Trains Pty Ltd. kontsortzioari esleitu die Australiako Hegoaldeko Gales Berria estatuko trenen flota berria hornitzea eta 15 urtez mantentzea biltzen duen proiektua.
Kontratu honetan, CAFeko lanen irismen-bolumena 500 milioi euro baino gehiagokoa da eta eskualdeko 29 unitate diesel-elektrikor, bi simulagailu eta Sydneyren ipar-mendebaldean dagoen Dubbo udalerrian mantentze-lanetarako depositu berria eraiki eta hornituko ditu. Horrezaz gain, CAF partaide izango da sistema gidatuko duen sozietatearen kapitalean. Lehen unitateak 2022an zerbitzu komertzialean sartuko direla aurreikusi da.
Hegoaldeko Gales Berriak (NSW) 7 milioi biztanle baino gehiago ditu eta Australia osatzen duten sei estatuetako bat da; Sydney da bertako hiriburua. Trenen flota zaharra ordezkatzekoarekin batera, Canberra, Melbourne eta Brisbane hirietarako eskualdeko eta hiriarteko zerbitzuetarako bidaiarien segurtasuna eta erosotasuna hobetuko dituzten tren berriak jarri nahi dituzte zerbitzuan.