Turismo arloko eragileak, Goierrin bisitan
Turismoaren sektorean lanean ari diren 55 lagunek Goierriko hainbat espazio bisitatu zituzten atzo. Beasaingo Igartza monumentu multzotik Segurako hirigune historikora joan ziren, handik Legazpiko Mirandaola burdinolara eta Txillida Lantokira, eta Ezkioko Igartubeiti museoan –argazkian– amaitu zuten.