Zumarragako ospitalean kutxazaina lapurtu eta handik 4 kilometrora agertu da
Asteazken goizaldean Zumarragako ospitaleko kutxazaina lapurtu zuten. Sarrerako areto nagusian zegoen makina, eta osorik atera eta eraman zuten lapurrek. Makina, handik 4 kilometrora agertu da, Deskargako tunelaren inguruan.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, goizaldeko 03:00ak aldera izan zen lapurreta. Lapurrek zelai batera eraman eta puskatu egin zuten makina, eta ihes egin zuten gero. Ertzaintza gertatutakoa aztertzen ari da, baina momentuz, ez dute inolako atxiloketaren berririk eman.