Legazpiko "ezker baliagarria" direla esan du Oscar Valbuena alkategai sozialistak
Legazpiko PSE-EE alderdiak Oscar Valbuena bozeramailea babestu dute maiatzeko udal hauteskundeetan alkategaia izan dadin
PSE-EE alderdiak Oscar Valbuena aurkeztu du maiatzaren 26ko udal hauteskundeetarako Legazpiko alkategaia izan dadin. Gaur-gaurkoz alderdiaren bozeramailea da udalbatzarrean. Ingeniaria da eta 15 urte daramatza lanean CIE Automotive-n, Legazpin. Zortzi urte dira PSE-EEren bozeramailea dela Legazpiko Udalean. Udalerriko postontzietan banatu dute liburuxka bat non, Valbuenak dioenez, “ezker baliagarria gara udal honetan”. Hortik Legazpiko Ezkerraren proiektuarena. Alkategai sozialista aurkezteko ekitaldia gaur egin dute Legazpiko Txillida Lantokian eta bertan Denis Itxaso Gipuzkoako Diputatu ordea.