Suhiltzaile Zerbitzu berriak larrialdi zerbitzua hobetuko du Legazpin
Imanol Lasa diputatuak dio Gipuzkoa Babestu 20-30 planak hobekuntzak ekarriko dituela. Aurtengoa trantsizio urtea izango da, baita Legazpiko Korosti parkearentzat ere.
Legazpiko udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera azalpenak eman ditu Gipuzkoa Babestu 20-30 planak izango duen eragina azaltzeko. Koldobike Olabide alkatea eta gobernukideekin batera agertu da Imanol Lasa, Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazio Departamentuko diputatua. Legazpiarrek Gipuzkoako Suhiltzaileen Zerbitzua etorkizunera begira jarri dela proiektu honekin aurreratu dute, eta legazpiarrek izango duten zerbitzuak hobera egingo duela.
Imanol Lasak gogorarazi du Gipuzkoa Babestu 20-30 planak berregituratze sakona aurreikusten duela Gipuzkoa osorako. Bergaran egingo den parte zentral berriak, suhiltzaile gehiago eta azpiegitura zehatzagoa izango ditu.
Diputatuak azaldu du Bergarako instalazioek ez dutela Legazpikoa bertan behera uztea ekarriko. Trantsizio urtea izango dela aurtengoa adierazi dute, eta udal ordezkariekin batera Korosti eraikinaren erabilera moldatuko dutela elkarlanean.