Dena prest Legazpi-Gabiria rallysprinterako
9:00etan hasi dira egiaztatze teknikoak egiten Legazpiko plazan, eta lasterketa 15:00etan hasiko da. Gabiriako Korta erretegitik aterako dira autoak, eta Legazpira iritsi aurretik Atagoiti igaro beharko dute.
Legazpi-Gabiria rallysprintean parte hartuko duten 64 autoak bildu dira Legazpiko plazan. 9:00etan hasi dira autoen egiaztatze teknikoak eta administratiboak egiten, rallya hasten denean dena prest izateko. 15.00etan hasiko da denboraldiko lehenengo automobilismo proba. Autoak Gabiriako Korta erretegitik aterako dira, eta Atagoiti igaro beharko dute Legazpira iritsi aurretik.
Parte hartzaileen artean iazko irabazlea eta irabazleordea daude: Enrike Barrenetxea eta Aingeru Castro, alegia. Horietaz gain, maila handiko pilotuak izango dira: Jokin Aiertza, Txus Jaio, Dabid Ardions, Jon Etxeberria edo Joseba Iraola, esaterako.