Gorka Izagirrek Provenzako Tourra irabazi du
Simon Clarke australiarra sailkatu da bigarren denbora berean, eta Tony Gallopin frantziarra hirugarren. Astana taldearekin korritu duen errepideko lehen proba ofizialean lortu du garaipena ormaiztegiarrak, orain astebete haren anaia Ion Izagirrek Valentzian egin bezalaxe.
Gorka Izagirrek irabazi du Provenzako Tourra. Bigarren postua Simon Clarke australiarrak lortu du, eta hirugarrena, azkenik, Tony Gallopin frantziarrak. Azkeneko etapako garaipena, bestalde, Jon Degenkolb alemaniarrak eskuratu du. Astana taldeko txirrindulariak hamabigarren sailkatu da azkeneko etapa.
Provenzako Tourreko bigarren etapan hirugarren postua lortu ostean jantzi zuen Izagirre ormaiztegiarrak maillot horia, eta amaieraraino defendatu du bere lidergoa. Erronka berriei aurre egin beharko die orain Izagirrek.