Ingenieria Iradik irabazi du Lazkaoko 24 orduen txapelketa
Ingenieria Iradi taldeak lortu du garaipena Lazkaoko 24 orduak futbol txapelketan. Finala Ingenieria Iradi eta Rave taldearen artean izan da, eta azkenik, Ingenieria Iradik lortu du garaipena. Atzo 12:00etan hasi zen futbol txapelketa, eta 24 orduren buruan amaitu da.
San Benito Ikastolako batxilergoko bigarren mailako ikasleek antolatu dute txapelketa beste behin ere. Helburua, ikasturte amaieran egingo dute ikasbidaiarako dirua lortzea izan da. Beraz, futbol txapelketaz gain, jakiak ere saltzen aritu dira.