Ampok ezin izan du El Salvador indartsuaren kontra
Dagoeneko asteburuko partidari begira jarrita dago talde ordiziarra. Barça Rugbi hartuko dute igandean, Altamiran.
Heineken ligako liderra, Silverstorm El Salvador indartsua izan du aurkari Ampo Ordiziak asteburuan, non eta Pepe Rojo zelaian. Ordiziarrek dena kontra zutela esan zitekeen, hutsune ugarirekin bidaiatu baitute Valladolidera; hiru jokalari selekzioarekin deituta zeuden, eta Iruarriz baja izan da lesioagatik. Eta azkenean, espero zitekeena bete da; etxeko taldea gehiago izan da, eta 51-10eko emaitzarekin mendean hartu du talde goierritarra.
Porrota ahaztu eta aurrera begira jarri nahi du, ordea, Marotiasek eta Garmendiak gidatutako taldeak. Hurrengo hitzordua igandean izango dute, Altamiran, Barça Rugbiren aurka. Play Off-ak jokatzea eta laugarren postuari eustea dira ordiziarren helburuak, eta asteburuan garaipen bat lortzeak helburu horretatik gertuago kokatuko luke taldea. Horretarako, zaleen babesa garrantzi handikoa izango dela azaladu du taldeak.