Eneko Agirrezabalek marka egin du Sevillako maratoian
Eneko Agirrezabal atleta segurarrak 2:16:32ko marka egin du Sevillako maratoian; Txindoki Atletismo Taldeko ordezkaria izan da lehen euskalduna.
Eneko Agirrezabal korrikalari segurarrak sekulako marka egin du Sevillako maratoian: 2:16:32. Sailkapen orokorrean 15. bukatu du, baina bera izan da euskaldunik onena, eta estatu mailakoen artean, bigarrena. Guztira, 9.100 lagunek parte hartu zuten.
Lehendik lasterketa motzetan eta maratoi erdietan aritutakoa da Agirrezabal, baina hau zuen aurreneko maratoia, Valentziakoan ez baitzuen parte hartzerik izan.