Erresidentzietako langileek protesta artean ekin diote 19 eguneko grebari
Gipuzkoako adinekoen erresidentzietako langileek protestan jarraitzen dute. ELA sindikatuak otsailerako eta martxorako deitu duen 19 eguneko grebaren lehen eguna izan dute gaurkoa. Hainbat langile Donostian egin duten protestara joan dira, baina herrietan ere egin dituzte bilkurak, Ordiziako osasun zentroaren parean, esaterako.
Datozen egunetan ere, lanuzte eta protestekin jarraituko dute. Bihar erresidentzietan izango dira, eta ostiralean autokarabana egingo dute Legazpi, Urretxu eta Zumarraga artean, 10:30ean hasita.