Tango dantza ikuskizuna egingo du etzi La Porteña Triok Lazkaon
Argentinako tango dantzen erakustaldia ikusi ahalko da, ostiralean, Lazkaon. La Porteña Tango Trio talde argentinarrak egingo du saioa, Areria antzokian, etzi 20:15ean hasita. 2015ean munduko finalista izan ziren.
Sei lagunek osatzen dute taldea: Alejandro Picciano zuzendari eta gitarran, Federico Peuvrel pianoa, Matias Picciano bandenoia, Eugenia Giordano abesten, eta Damian Roezgas eta Amira Luna dantzariak. Sarrerak (12 euro) salgai dira.