Ataun Irratiaren seigarren urtemuga ospatzeko festa bihar egingo dute
Ataun Irratiak sei urte bete ditu, eta jai batekin ospatuko dute, bihar, 19:00etan, Herri Antzokian. Aurrez izena eman behar da webgunean edo Troskaeta tabernan. Sarrera 3,50 euro da. Aizpuruak eta Zuriñe Hidalgok aurkeztuta, Xabier Saldias, Sara Zozaia, Julen Alonso, Txapelpunk eta Maider Zabalegi ariko dira kantuan, baita Otsoak dantza taldea eta Monika Arratibel aktorea ere. Bideoz grabatuko dute, gero emateko.