Goierriko 31 muslari bikote ariko dira etzi Zaldibian, Gipuzkoako txapelketan
Euskal Herriko XI. Txapelketan herrialdeetako finalak jokatuko dira .Gipuzkoakoan 74 herritako 117 bikotek jokatuko dute Zaldibiako Herri Antzokian .Lizarrako finalera 32 joango dira
Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa iritsi da herrialdeetako finalak jokatzeko unera. Etzi izango dira zazpi finalak. Gipuzkoako finala Zaldibian da, eta zaldibiar antolatzaileek prest dute guztia. Musaren inguruan, 117 bikote gipuzkoar elkartuko dira.
Zaldibiako Herri Antzokia bihurtuko dute finalaren jokaleku. Larunbatean 15:00etarako han egon behar dute herrietatik sailkatu diren muslariek. Izenak hartu, bikoteen zozketa egin, eta jarraian hasiko dira jokatzen. Taberna zerbitzua ere jarriko dute Herri Antzokian.
Mus azkarraren jokamoldean ariko dira, lau erregera, eta araudi ofizialaren arabera. Kanporaketa eran garatuko da finala: partida irabazten duen bikotea aurrerako, eta galtzailea kalera.
Gipuzkoako finaleko txapeldunak izendatuko dituen partida 20:00ak aldera jokatuko dela aurreikusi dute antolatzaileek.
74 herritako 117 bikote
Beste behin, partaidetza-kopuru oso altuak lortu ditu Euskal Herriko Mus Txapelketak, herrietan. Oraindik azken zenbakiak ixteko dauden arren, Gipuzkoan 718 bikote lehiatu dira. 74 herritan edo auzotan antolatu dituzte kanporaketak.
Hala, 117 bikote gipuzkoarrek, herrialdeko txapela janzteko jokatzeaz gain, Euskal Herriko final handirako 32 postuetako bat lortzea ere izango dute helburu. Lizarran (Nafarroa) da finala, martxoaren 16an.
Goierriri dagokionez, 19 herritan (tartean Arriaran auzoa dela) egin dituzte mus saioak. 212 bikotek parte hartu dute guztira, eta horietatik 31 sartu dira Zaldibiako Gipuzkoako finalera.
Partaidetza handiena Seguran izan zen, 26 bikoterekin (finalera lau joan dira); ondoren, Zaldibian (19), Lazkaon (18), Arriaranen eta Gabirian (16na) eta Zumarragan (14).
Goierriko sailkatuak
Arama (6 bikote)
· Joxemari Gorostizu-Iñigo OiarbideAtaun (7 bikote).
· Xabi Altuna-Jon UrteagaArriaran (16 bikote).
· Aitor Mendizabal -Iñaki AranburuBeasain (12 bikote).
· Joseba Sarriegi-Eneko Salvador
· Joseba Bidegain-Jon LizarazuEzkio (9 bikote).
Jon Muñoz-Felix EtxeberriaGabiria (16 bikote).
· Juan Karlos Korta-Euxebio Zabala
· Jokin Murua-Beñat MaizIdiazabal (6 bikote).
· Alejandro Bikuña-Antonio BerasategiItsaso (10 bikote).
· Eneko Lasa-Aitor SalutregiItsasondo (6 bikote).
· Joseba Goikoetxea-Patxi SalazarLazkao (18 bikote).
· Gotzon Plazaola-Jon Barandiaran
· Patxi Altuna-Ibai AgirreLegazpi (11 bikote).
· Beñat Maiz-Josu Dorronsoro
· Joseba Telleria-Joseba GabiondoLegorreta (8 bikote).
· Urko Irisarri-Josu AlbisuMutiloa (5 bikote).
· Joxe Arozena-Bixente ApalategiOlaberria (5 bikote).
· Jokin Ugartemendia -Jokin ArratibelOrmaiztegi (11 bikote).
· Julian Zabala-Mikel Agirre
· Josemi Guillermo-Pedro SanguinoSegura (26 bikote).
· Eñaut Altuna-Iñaki Elortza
· Jon Sarasola-Xabier Suarez
· Enetz Olano-Josu Etxezarreta
· Jon Ander Hombre -Iraitz IparragirreZaldibia (19 bikote).
· Iñaki Navio-Joxemiel Urdangarin
· Mikel Atxaga-Xabat Garmendia
· Beni Gailurralde-Hilario AgirreZegama (7 bikote).
· Jaun Perez-Denis PerezZumarraga (14 bikote).
· Antonio Aranzadi-Jon Urtzelai
· Juanjo Bergara-Jabier Aztiria