Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Urretxuko saiorako sarrerak, bihartik salgai

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Musua ikuskizuna eskainiko dute apirilaren 14an Ederrena pilotalekuan. Bi saio egongo dira: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak bihar jarriko dira salgai, pilotalekuko tabernan. 7 euro balio dute eta pertsona bakoitzak sei eros ditzake. Astelehenetik ostiralera taberna arratsaldez irekitzen dute eta asteburuetan goiz eta arratsaldez.