Sei ‘Establezimendu Lagunkoi’ gehiago daude Beasainen
Komertzio horiek beraien lokalak adinekoen beharretara egokituta dituztela ziurtatzen du zigiliak. Guztira Beasaingo 23 komertziok dute agiri hori.
Beasaingo sei komertziok Establezimendu Lagunkoia zigilua jaso dute. Olaran okidengia, Y&S harriak eta osagariak, Itoiz arropa denda, Amalur ekodenda, Zubeldia harategia eta Goenaga aholkularitza dira aitortza jaso dutenak.
Zigilu horrek, adineko pertsonei erosketak egiteko erraztarasunak ematen dituzten dendak direla adierazten du. Zerbitzua hobetzeko, lupa eta haize emangailu bana ere oparitu diete saltoki horiei. Izan ere, adinekoek komertzio txikietan kontsumitzen dute gehien, eta lokalak haien beharretara egokitzea bultzatu nahi da. Dendariek, Matia Fundazioko teknikari batek emandako ikastaro bat jaso dute, adinekoen beharretara dendak nola egokitu jakiteko.
Aurten zigilua jaso duten sei establezimendu hauek, zerrenda luzeago baten parte dira; izan ere, 2017an beste hamazazpi komertziok jaso zuten agiria. Horien artean daude Ingar arraindegia, kux-kux arropa-denda, Mirari mertzeria, Pergola lentzeria, Zuretzat lentzeria, Eguzki inprimategia, Jauregi optika, Nagusi optika, Kilimak jostailu-denda, Orki arropa-denda, Arantzazu autozerbitzua, Mujika txirrinduak, Xalo arropa-denda, Andreak arropa-denda eta Generali aseguruak.