Martin Aramendi da EH Bilduren Ataungo alkategaia
EH Bilduk eskualde mailako ekitaldia egingo du bihar Ataunen. Arnaldo Otegik eta Goierriko hainbat herritako hautagaiek parte hartuko dute bertan.
Martin Aramendi Arana aurkeztuko du EH Bilduk Ataungo alkatetzarako hautagai. Hala erabaki zuen koalizioaren Herri Batzarrak, atzo. Jendaurreko lehendabiziko ekitaldia bihar izango du, EH Bilduk San Gregorion egingo duten Goierri mailako ekitaldian.
Aramendik (Ataun, 1970) kazetaritza eta itzulpengintza ikasketak ditu, baina bertsolaritza munduan egindako lanagatik ezaguna, bai gai-jartzaile eta bai epaile moduan. ETBko Hitzetik Hortzera telebista saioa ere aurkeztu zuen.
Bihar, ekitaldia Otegirekin
EH Bilduk eskualde mailako ekitaldi politikoa egingo du bihar Ataunen. Arnaldo Otegik eta Goierriko hainbat herritako hautagaiek parte hartuko dute. Ekitaldia 12:00etan hasiko da, San Gregorioko plazan.