Larehun ume baino gehiago elkartu dira gaur Itsasondon, maila ezberdinetan egin dituzten lasterketetan.
Euskal Herriko Mus Txapelketan, herrialdeetako finalak dituzte gaur zazpi probintzietan. Gipuzkoakoa Zaldibian ari dira jokatzen; tartean Goierriko 31 bikote daude.
Izena emanda zeuden 10.000 lagunetatik 225ek lortu dute dortsala zozketan.
Urretxu eta Zumarragako EAJren hautagaiek eta Markel Olano Diputatu Nagusirako hautagaiak hartu dute parte, besteak beste, Zumarragako lan saioan. Gizarte politikekiko konpromisoa berretsi eta Gipuzkoa arlo horretan "erreferente" dela esan du Olanok.
EH Bilduk eskualde mailako ekitaldia egingo du bihar Ataunen. Arnaldo Otegik eta Goierriko hainbat herritako hautagaiek parte hartuko dute bertan.