Zozomikotek eta kaldereroek hartu dituzte Ordiziako kaleak
Kaldereroen festa ospatzen ari dira gaur Ordizian, egun osoko ekitaldiekin. Eguerditik hasita, musika eta erraldoiak izan dituzte. Arratsalde partean bildu da, ordea, jenderik gehien. Txupinazoa bota eta Zozomikoteren abestia kantatu dute, Nikolas Lekuona plazan. Ondoren, kalejiran atera dira haur eta helduak, panderoak eta lapikoak astinduz. Herriko musika taldeek eta abesbatzek ere parte hartu dute.
Urrup antzerki taldearen laguntzarekin, Zozomikote pertsonaiaren istorioa ere kontatu dute plazan. Ekitaldia bukatzeko, zozomipotea izan dute, kaldereroetarako bereziki prestatu duten txotxarekin eta Idiazabal gaztaren dastaketarekin; umeentzako berriz, txokolatea eta pastak izan dira.