Beasaingo Aurresku Txapelketako sariak, Lezora eta Elgoibarrera
Aurtzaka Dantza Taldeak antolatuta, Beasaingo 28. Aurresku Txapelketa jokatu dute asteburuan, Usurbe Antzokian. Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako ligaxkarako kanporaketa saioa izan da Beasaingoa. Hiru mailatan jokatu dute, adinaren arabera banatuta, eta hauek izan dira irabazleak:
A SAILA (2009-2011)
1. Enara Artola (Lezo)2. Inge Olaizola (Lezo)3. Danel Castillo (Pasai Donibane)B SAILA (2006-2008)
1. Ane Jaunarena (Lezo)2. Uxue Muñoa (Oiartzun)3. Olatz Azkue (Lezo)D SAILA (2004-2005)
1. Jone Gil (Elgoibar)2. Maren Galvez (Lezo)3. Ibone Alvarez de Eulate (Lezo)