Zaldibiako kanporaketatik 32 bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalera
Euskal Herriko Mus Txapelketaren Gipuzkoako kanporaketa jokatu dute asteburuan, Zaldibian; larrauldarrak izan dira nagusi. 32 bikote sailkatu dira Euskal Herriko finalerako, tartean, Goierriko hamar bikote.
Finala jokatu zuten bi bikote Larrauldarrak; erdian, Juan eta Unai Kortajarena txapeldunak. / EHko Mus Txapalketa Euskal Herriko Mus Txapelketa azken txanpan sartu da, eta martxoaren 16ko finalari begira jarri dira dagoeneko. Asteburuan jokatu dituzte herrialdeetako finalak; Gipuzkoakoa, Zaldibiako Herri Antzokian egin zuten, larunbatean. Guztira 110 bikotek parte hartu zuten bertan. Finala Larraulgo bi bikoteren artean jokatu zuten, eta Juan eta Unai Kortajarena aita-semeek jantzi zuten txapela.
Gipuzkoako kanporaketatik, 32 bikote sailkatu dira Lizarrako finalerako; horietatik hamar dira Goierrikoak. Guztira, 128 bikote ariko dira txapelaren bila lehian, martxoaren 16an. Finalistek foruen enparantzan izango dute hitzordua, 08:00etan.
- 1. Larraul: Juan Kortajarena – Unai Kortajarena
- 2. Larraul: Joxe Mari Urbieta – Ibai Urbieta
- 3. Soraluze: Ion Heriz – Xabi Elizburu
- 4. Legazpi: Joseba Telleria – Joseba Gabilondo
- 5. Beasain/Arriaran: Aitor Mendizabal – Iñaki Aranburu
- 6. Leaburu: Iban Amondarain – Lontxo Goikotxauria
- 7. Ibarra: Haritz Garmendia – Joseba Iturrioz Txantxan
- 8. Zaldibia: Iñaki Navio Txapas – Joxe Miel Urdangarin Jimi
- Alegia: Xabi Goikoetxea – Urko Otamendi
- Amezketa: Mikel Loidi – Ioritz Salegi
- Asteasu: Pello Garin – Ion Ormazabal
- Bergara: Mikel Aranzabal – Paul Valgañon
- Bidegoian: Mikel Lasa – Andoni Egiguren
- Donostia/Antigua: Lurdes Tolosa – Juan Migel Loidi
- Eskoriatza: Juan Luis Zubizarreta – Joxemari Etxebarrieta
- Ezkio: Jon Muñoz – Felix Etxeberria
- Gabiria: Juan Karlos Korta – Euxebio Zabala
- Idiazabal: Alejandro Bikuña – Antonio Berasategi
- Ikaztegieta: Uxer Mozo – Jon Luzuriaga
- Lasarte: Beñat Esnaola – Xabier Arteaga
- Lasarte: Mikel Begiristain – Unai Rebe
- Lazkao: Gotzon Plazaola – Jon Barandiaran
- Mutiloa: Joxe Arozena – Bixente Apalategi
- Oiartzun: Iñigo Romero – Jon Guembe
- Oiartzun: Elixabet Vega – Igor Parro
- Olaberria: Jokin Ugartemendia – Jokin Arratibel
- Tolosa: Illart Lasa – Iban Aguero
- Usurbil: Albaro Bruño – Justo Pulido
- Zegama: Jaun Perez – Denis Perez
- Zestoa: Andoni Iturbe – Iñaki Iraola
- Zizurkil: Aitor San Sebastian – Beñat Olazabal













